BIOGENETICS ®-ek teknologia disruptibo berriak garatzen ditu genomika, proteomika eta metabolomikaren aplikazio praktikorako, hain zuzen ere nekazaritzako elikagaiak, nekazaritza eta abelazkuntza eta biodibertsitatearen kontserbazioaren sektoreetan.

Enpresa, gaur egun "startup" fasean, proiektu kaudimenduna da dituen hogei urte baino gehiago  bioteknologia eta biologia molekularrean duen esperientziak abalatuta, zeinak BIOGENETICS-i aukera ematen dion zientzia omiko eta bioinformatikan oinarrituriko  irtenbideak garatzeko. 

BIOGENETICS Arabako Berrikuntza-Industrialdean dago, Miñanon  (Araba) kokatuta dagoen Arabako Parke Teknologikoan.

Konpromisoa KALITATEAREKIN.

BIOGENETICSek GENOMID plataforma berritzailea garatu du azido nukleikoetan oinarrituriko elikagai-identitatearen egiaztapenerako. Zientzia omikoetan duen gaitasun berritzailearekin batera, sustatu egiten du gaiaren gainean Espainia mailan erreferentzia-erakundea izateko helburua. 

Erronka honetarako bidean, BIOGENETICSek nekazaritzako elikagaien sektorearen aliaturik onena izan nahi du era horretara kontsumitzaileei konfiatza transmititu eta ekoizpenei balioa erantsi ahal izateko. Hori guztia ez litzateke posible izango enpresaren konpromisorik zintzo eta sakonena izan barik kalitate mailarik zorrotzenak aplikatzean.

Horretarako, BIOGENETICS kalitate-bermea eta konpetentziaren akreditazioa sistemak ISO 9001, 14000 eta 17025 arauen bitartez egiaztatzeko prozesuan dago. Behin aipatu arauok lortuta, hasiko da akreditazio eta baimen prozesu ezbedinetan osasun-bermea eta elikadura kalitatearen gaineko zenbait markek ezarritako analisiak egiteko. 

Ekipamendua

BIOGENETICSek baditu ekipamendu guztia duten laborategiak:

  • tresna bioinformatikoen prozesatzea eta garatzea 
  • laborategi genetiko molekularraren zerbitzu orokorrak  (ur-arazketa, esterilizazioa, eta abar) 
  • laginen izoztea, ultra-izoztea eta krio-babesa congelación
  • azido nukleikoen erauzketa eta purifikazioa 
    • edozein espezimenetik abiatuta, oso degradatuta badaude ere.
  • azido nukleiko eta proteinen kuantifikazioa eta kalitate kontrola 
    • espektofotometria eta fluorometria bidez 
  • PCR anplifikazioa
    • amaier-puntukoa eta kuantitatiboa 
  • Sanger (Life ®) sekuentziazio kapilarrerako plataforma 
  • sekuentziazio masiborako (NGS) Ilumina ® liburutegien prestatzea 
    • MiSeq, HiSeq, NextSeq