GENOMID ® babestuta eta jabetzan den teknologia bat da. Bere helburua nekazal, abeltzain zein arrantza produktuen identifikazio kualitatibo nahiz kuantitatiboa egitea da azido nukleikoen markadore molekularren sistema baten bidez. Azidook genotipo edo identitate genetikoaren definizioa lortzea posible egingo duten protokolo jakin batzuen bidez isolatzen dira.

Behin analizaturiko produktuaren identitatea lortuta, analisi estatistiko genetiko baten bidez prozesatuko da. Era horretara, kode berdingabea sortuko da, zeinak banakako bereizketa zilegi egingo duen. Hortaz, familia, talde/ekotipo, barietate/arraza eta espezie bereizketa ere bai.

Horrela bada, GENOMIDek produktuaren (esne, egoskari, haragi, eta abar) edo osagaien  (ardoetan, esnekietan, eta abar) bio-identifikazio (erreal) bat eskaintzen du. Identifikazio hori ez dago prozesu administratiboetan oinarrituta. Prozesu admimistratiboek, bai kontsumitzailearentzat, bai ekoizlearentzat, azkenik produktuaren identitatea eta ezaugarriak identifikatzen dituzte etiketatze ez-egiaztagarri eta erraz faltsutzeko modukoen bitartez.

GENOMIDen aplikazioan identitatea definitzeko sekuentziazio teknologia ezberdinak erabiltzen dira, Sanger zein NGS kasuaren arabera, PCR kuantitatiboa loteen genotipatuetarako eta azken puntuko PCRa identitate egiaztapenerako. Azken protokolo hauek BIOGENETICSek lizentziatuak dira Copyleft eran, hori dela eta bitarteko egokiak dituen edozein laborategik burutu dezake GENOMID ziurtapena duen produktu baten identifikazio-egiaztatzea produktuaren bizitzaren edozein unetan. 

DESCARGAS

GENOMID - Calidad con nombre propio. Información para profesionales. (v.1.5 Feb 2014)