PatogeNOM patologia infekzioso eta kongenikoen diagnostiko molekularren produktu (kits) eta zerbitzu sorta bat da. BIOGENETICSek RT-PCR eta PCR (azken puntua) bidez diagnostikatzeko modukoak diren patogeno eta gaisotasunen katalogo handia du.

PatoGENOM diagnostiko molekularrerako kit guztiak albaitaritza edo ikerkuntzarako dira. Aplikatzeko patologia batzuen ahalmen zoonotikoa dela eta, erabilera mugatua du biosegurtasun neurriak dituen laborategietako langile adituentzat. 

Funtzionamendu-printzipioa tipifikazio molekularrean oinarritzen da (oso ondo kontserbaturiko aldeen material genetikoaren antzematea), hain zuzen ere diagnostikorako den patogenoarena infekzio-patologien kasuan, bai eta eragile diren polimorfismoen identifikazioan ere, edo berauen kideetan zeinek arrisku-perfila duten herentziazkoak diren gaixotasunetan. Espezimenaren ADN itua purifikatu egingo da behin erauzita ondoren anplifikatzeko elektroforesi kuantitatibo bidez edo geletan  (xxGE) azken identifikazioaren aurretiko pausu legez. 

PatoGENOM produktuak (bai Kit erakoak, bai Diagnostiko Zerbitzua) emaitza positiboa izatekotan, konfirmazio sekuentziazioa barne dute. 

PatoGENOM diagnostiko zerbitzuek barne dute erauzketa eta purifikazio fasea ere GENOMID ® teknologiaren bidez. Kit bertsioan eginez gero komenigarria da kalitate handiko ADN isolatze sistema erabiltzea. 

PatoGENOMek halaber, baditu fitopatologia batzuen diagnostikorako kits-ak (informazio zehatzagoa izateko kontsultatu Produktuak/PatoGENOM sekzioa).